Monday, February 09, 2004

Berria, IBO and Kerry

Today at Berria they mention the International Basque Organization's campaign to educate presidential hopeful John Kerry about how unfair it is to typecast a whole culture as terrorist:

The note is in Euskara but you can get an idea.

AEBETAKO HAUTESKUNDEAK

Euskaldunak "terroristekin" parekatu ditu John Kerry hautagai demokratak

IBOHR erakundea barkamena eska dezan kanpaina egiten ari da
AEBetako lehendakarigai demokrata izateko ahaleginean dabilen John Kerry senatore demokratak euskaldunak "terroristekin" parekatu zituen urtarrilaren 31an Oklahoman egin zuen hitzaldian. Terrorismoari buruz galdetu zioten Kerryri, eta erantzun zuen, munduan bazirela hainbat herrialde urteetan "terrorismoarekin" bizi behar izan zutenak. Hala, Irlanda eta Erresuma Batua aipatu zituen "IRAren terrorismoa" aipatuz, eta, halaber, India eta Espainia, hurrenez hurren, "sikhen eta euskaldunen terrorismoa" nabarmenduz. Irlanda eta Erresuma Batuko kasuan, IRAren izen zehatza aipatu zuen; Espainiari eta Indiari buruz aritzean, ordea, "euskaldunak" eta "sikhak", guztiak, "terrorismoaren" zakuan sartu zituen. Hori dela eta, IBOHR Giza Eskubideen aldeko Naziorteko Euskal Erakundeak kanpaina hasi du Kerryk barkamena eska dezan.

Sikhek dagoeneko egin dute kanpaina hori, hau da, herri gisa "terrorismoarekin" parekatu izana salatzeko. Zehazki, otsailaren 6an barkamena eskatu zuen ofizialki Kerry hautagaiak.

IBOHR erakundeak, euskaldunekin gauza bera egitea nahi du, eta, ondorioz, lehendakarigaitarako hautagai demokratak akatsa zuzen dezan eskatzeko kanpaina jarri dute martxan. Zehazki, Kerry senatorearen kanpaina arduradunei posta elektroniko bidez mezuak bidaltzeko eskatu du talde horrek. Honakoa da helbidea: info@johnkerry.com.

Bestalde, Maine estatuko batzar demokratan, caucus -ean, Kerry izan da irabazle, eta, ondorioz, azaroan Alderdi Demokratako lehendakarigaia izateko bidean sendotzen ari da.


.... ... .

No comments:

Post a Comment